XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontzertu eta futbol partiduak nagusi, Aste Santuan

Izaskun ETXABE

Aste Santua oporraldi laburra gainean dugu eta asko eta askok herritik irtetzeko aukera ezin hobea bilakatuko dute hau nahiz eta bestalde Zarautz kanpotik ailegatzen den jendeak beteko duela jakina izan beti horrela gertatu bait da.

Irtetzen den jende kopurua ugaria izanik ordea, izango da makina lagun gauza bat dela edo beste herritik mugituko ez dena eta hauei zuzenduta batez ere egun hauetan zehar emango diren ekitaldien berri azalduko dizuegu futbola izanik besteren artean garrantzi haundiena izango duena.

Apirilak 17 ostiralean, Athletic Club de Bilbao-Combinado Guipuzcoanoren artean jokatuko den futbol partidua ikusi ahal izango dugu arratsaldeko 5etan Asti zelaian, Real Sociedadeko nazioarteko jubenil torneoaren barnean.

Bestalde eta egun bereko gaueko 9etan, Frantziskotarren eleizan, Aita Lertxundik egindako kantuen bitartez Pasionea eskeiniko digu Zarautz Abesbatzak Frantziskotarren fede elkarteko liturgi batzordeak antolatulako ekitaldi honetan.

Larunbata, igandea eta astelehenean berriz, Gonzalo Urkia memorialeko gaztetxoen laugarren futbol lehiaketa ospatuko da Asti zelaian, honakoak izanik egun hauetan arratsaldeko 5etan jokatuko diren partiduak, larunbatean Athletic de Bilbao-C.A. Osasuna, igandean Zarautz kirol Elkartea Antiguoko kirol elkartea eta astelehenean azkenik, aurrekoetan irabazle geratu diren ekipoen arteko finalak.